Jatorrizkoa eta Bizikleta.

Pirinioetako mapak ugariak badira ere, zerbait desberdina egiten saiatu gara. Mapa bati eskatzen zaion gutxienekoa informazioa bada ere, hau, diseinuarekin orekatzeko saiakera egin dugu. Era honetan, ezagun ditugun ohiko mapen diseinutik aldendu eta etxeko edozein bazterretan jartzeko moduko poster erakargarri bat da Piriniar, hortarako aproposenak diren kolore zein formak erabiliz eta balio gehiturik gabeko informazioa alde batera utziz.

Mapak jasotzen duen informazioari dagokionez, Piriniotan aurki eta egin daitezkeen leku zein plan esanguratsuenak gehitu dira. Hortarako, piriniotara sarri egindako txangoetan bildutako esperientzia, gu baino adituagoak diren pertsonekin uztartu dugu, are eta mapa osatuago zein koherenteago bat lortzeko asmotan.

Laburbilduz, maparen jatorrizko bertsioan, hau da emaitza:

160 mendi, 126 mendi aterpetxe, 75 leku esanguratsu, 48 eski estazio, 25 mendate, 12 ibilbide handi, 3 parke nazional eta 15 parke natural.

Gainera, duen 100 x 70 cm -ko tamaina eta gramaje altuko inprimatzea dela eta (250 gr/m2-ko Mediaprint papera), helburuak betetzen joan ahala mapan boligrafoz edo arkatzez adierazteko aukera izango duzue: noiz, norekin, oroitzapenak, etab.

 

Ugatz bertsioa.

Pirinio mendiak dira ugatzaren etxe (Gypaetus barbatus). Beraz, aukera berezi bezala eta Ugatzaren Babeserako Fundazioari (Fundación para la Conservación del Quebrantahuesos) esker, maparen Ugatz bertsioa ere sortu da. CSIC-ren azken ikerketa baten arabera, Piriniotan mila ugatz inguru bizi dira gaur egun, baina, populazioa orain urte batzuk baino ugariagoa bada ere, ugatza galtze arriskuan dagoen espeziea da oraindik.

Orain 25 urte sortu zen Ugatzaren Babeserako Fundazioak, bizirik dirauten 114 hegazti dauzka identifikatuta Aragoiko Gobernuarekin batera garatzen ari den ugatzaren kontserbazio programaren barruan. Hegazti bakoitzeko, lamina pertsonalizatuekin batera jaulkiko den mapa bat sortu da.

Beraz, gorri koloreko poster hau mugatua izango da eta zenbakituta bidaliko da, suertatzen zaizuen Ugatzaren fitxa eta guzti. Lamina honek, ugatzaren izena, markaketa egin zen lekua, data, genero eta besteengandik bereizten duen markaketari buruzko informazioa bilduko du. Horrela, ea Piriniotara egiten duzuen hurrengo bisitan, zuena topatzeko gai zareten! Zaila… Baina aizu, nork daki!


Bukatzeko, gure esker ona azaldu nahi diegu Travesía Pirenaica, Mendikat eta Ugatzaren babeserako fundazioari, gugan konfiantza jarri eta mapa osatzeko gure iturri nagusi izateagatik.

Eskerrik asko eta zuen gustukoa izango delakoan. Gozatu eta zain ditzagun gure mendiak!