Ohiko galderak
-
Zure eskaera 24 orduko epean prestatzen dugu. Behin Correos-i entregatuta, Paq Premium zerbitzuak 24 eta 48 ordu artean behar izaten ditu lanegunetan. Batzuetan, salbuespenez, bidalketen portzentaia txiki batek atzerapen txikiak izan ditzake gure kontrolpetik kanpo dauden arrazoien ondorioz.
Nazioarteko bidalketak berriz, DHL edo UPS bidez egiten dira eta denbora gehiago behar izaten dute.
-
Bai, noski. Itzulketa edo aldaketa egin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan info@piriniar.com helbidean. Prozesuan zehar lagunduko dizugu modu errazean. Eskaera jaso eta 14 eguneko epea duzu eskaera egiteko.
-
Gure packaging-ak bidalketak oso ondo jasaten dituen arren, batzuetan kolpeen bat jaso dezake eta produktua kaltetu. Hala gertatzen bazaizu, idatzi iezaguzu info@piriniar.com helbidera. Produktua arazorik gabe ordezkatuko dizugu.
-
Mapak ez du hizkuntza zehatzik, batez ere Pirinioetako leku, gailur eta aterpetxeen izen propioekin osatuta baitago, beti ere tokiko toponimia errespetatuz: euskara, gaztelania, katalana, aragoiera, frantsesa eta beste batzuk. Ikonoen legenda berriz, maparen eskuineko aldean dagoena, euskaraz, gaztelaniaz, katalanez, frantsesez dago eskuragarri.
Hala ere, online dendako eskaera egiterakoan, gurekin harremanetan jartzeko nahi duzun hizkuntza aukeratu dezakezu, euskara barne, noski. -
Bai. Mapa hainbat saltoki fisikotan aurki dezakezu. Ikusi denden atala eguneratutako zerrenda kontsultatzeko.
-
Bai. Gustuko dugu mendiarekin, naturarekin edo diseinuarekin lotutako proiektuekin konektatzea. Elkarlanean aritzea interesatzen bazaizu, idatzi iezaguzu eta hitz egingo dugu.
-
info@piriniar.com helbidera idatzi edo mezu bat bidali gure sare sozialetara. Pozik lagunduko dizugu.